2010-01-13JAURLARITZAK IMPROBISATZEN BAINO EZ DAKIELA USTE DU EGIBARREK
Joseba Egibar EAJren GBBren presidentearen iritzian, Eusko Jaurlaritzak "inprobisatzen" baino ez daki eta bere helburuak "komunikazioa eta propaganda dira, gai ekonomikoak alde batera utzita".
EAJk Legebiltzarrean duen bozeramaileak Jaurlaritza berriaren lehen hilabeteen balantzea egin du gaur. Patxi Lopezen Gobernuak "herri bat ordezkatzen du, baina ez du herri horrengan sinesten, ez du gobernu-programarik eta inprobisazioz inprobisazio dabil", kritikatu du.
Juan Jose Ibarretxek zuzendutako Jaurlaritzak "ideiekin eta proiektuekin lan egiten zuen bitartean, egungo Gobernuak ez du funtsik eta urduritasunak bultzatuta egiten du lan", adierazi du.
PPren jarrera Horrez gain, lehendakariaren elkarrizketa prozesuari EAJk "erantzukizunez" helduko diola esan du, baina PPren jarreragatik kezka agertudu, "agintzen saiatzen delako".
Hori dela eta, Egibarrek uste du PPk estrategia bikoitza erabiltzen duela, alde batetik, "Jaurlaritzaren desgastetik urruntzen saiatzen da, baina bestetik, aginte postuetan egon nahi du", azaldu du.
Era berean, Egibarrek Jaurlaritzaren politika ekonomikoa kritikatu du, duela urtebete exekutiboaren zorra 492 milioi eurokoa zen bitartean, egun 2.616 milioi eurokoa delako.