EAJ-PNV Gipuzkoa
castellano gomendatu gehitu faboritoetan alderdikidetu linkak intranet
NOR GARA NON GAUDEN UDALERRIAK AZKENAK
 
Udalerriak
Gipuzkoako mapa
AZKENAK
AUKERAK
 
BOLETINAK
Harpidetu zaitez:



 
 
2010-02-27
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
























 
 Irudi Bilduma

Gaur, demokraziarentzat egun ezin-goibelago honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak gogoeta bat egin nahi du.

Gogoeta bat konpartitu nahi dugu zuekin, ekitaldi instituzional honetara etorri zareten guztiokin, Gipuzkoako hautetsi eta herritarrokin.

Espainiako bandera Foru Jauregian jartzera behartu gaitu Auzitegi Gorenak.

Gipuzkoaren gobernu erakunde gorenak argi eta garbi esan  nahi du, erabaki hau Gipuzkoako gizartearen borondatearen kontrakoa dela; ez duela errespetatzen gure nahia eta borondatea. Eta, horrenbestez, Gipuzkoaren kontrako inposizio bat dela.

Gipuzkoako Foru Aldundia behartuta dago bandera jartzera, baina ez du bere egiten erabaki hori.

Horregatik, argi eta ozen esan nahi dugu zuen guztion aurrean: "beteko dugu erabakia, baina ez dugu men egiten, ez dugu inolaz ere men egingo, derrigortu nahi diguten erabaki honen aurrean".

Izan ere, herri honek nortasun propioa dauka eta bere etorkizuna askatasunez erabakitzeko eskubidea; beraz, inork ezin dio beste herri nortasunik edo ikurrik inposatu. Herri nortasun eta sinboloekiko atxikimenduak ez baitira indarrez inposatzen.

Gipuzkoak eta Euskal Herriak badituzte beren armarriak, zeinuak eta ikurrak. Inork inposatu gabeak. Euskal gizarteak historian zehar bere eginak eta hautatuak. Gogo onez atxikiak eta maitatuak. Horiek dira gure benetako ikur eta sinboloak. Eta horiek izaten jarraituko dute; epaiaren eztena ez baita inoiz bihotzera iristen.

Auzitegi Gorenaren erabaki honi desio uniformatzaile eta zentralista nabarmena dario. Denok berdindu nahi gaituzte. Denok kolore bakar bihurtu nahi gaituzte. Subdito, menpeko edo morroi nahi gaituzte denok -euskaldunak bereziki-.

Alperrik ari dira, ordea. Ondo alperrik.

Izan ere, herri honek ez dio inoiz uko egingo bere erabakimenari. Mundua aniztasunerantz doa. Herrien arteko harremanak eta loturak elkarrenganako errespetuan eta askatasunean oinarritzen ari dira, gero eta gehiago. Hala erakusten ari zaigu historia garaikidea.

Eta etorkizunean halaxe hartu nahi dugu guk parte munduan eta Europaren eraikuntzan: garen bezala, herri gisa, gure nortasunaz besteena aberastuz eta besteen nortasunaz gurea jantziz. Askatasunean.

Horregatik, gaurtik aurrera, bertako herritarren eta bisitan etortzen zaizkigunen aurrean, ondo agerian utzi  eta salatu nahi dugu inposizio hau: norbaiten lotsagarri izan dadin eta, batez ere, gure askatasun gogo menderaezinaren ikur izan dadin. Jakin bezate denek hemen badela herri bat, nortasun propioa duen herri bat, etorkizuna askatasunez eraiki eta erabaki nahi duen herri bat. Eta izango dela gero ere herri bat, oihalak oihal, epaiak epai.

Hortaz, hauxe da Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur, 2010eko otsailaren 27an, Auzitegi Gorenaren epaia dela-eta, gipuzkoarron aurrean egiten duen ADIERAZPEN INSTITUZIONALA:



Espainiako Auzitegi Gorenak 6934/05 errekurtsoan emandako epaiaren bidez espainiako bandera jartzera behartu du Gipuzkoako Foru Aldundia herritarren borondatearen aurka. Epaia betetzean, Foru Aldundiak ondorengo adierazpena helerazi nahi die herritarrei:

 

Herri bat herri da, iragan eta etorkizun, osatzen duten pertsona gehienek ala sentitzen dutenean. Ikur bat ikur da: logo, ohial zati, margo. Gertatu ohi da ikurra herri baten ametsaren sinbolo izatea. Orduan baliagarri da, gutasunaren sentipen txikien piztaile delako, ez gehiago.

Gerta liteke ikurra herriaren ametsaren sinbolo ez izatea. Indarraren legez eta legearen indarrez ezarria izatea. Orduan ere baliagarri izan liteke, inposaketaren sinbolo bihurtzen baita, bizilegezko gabezien gogoratzaile.

Bandera espainiarra zigor mehatzupean ezarritako sinboloa da Gipuzkoako erakunde nagusian. Gipuzkoar gehienon nahiaren aurka eta beren ordezkarien erabakimenaren kontra jarria dago. Herritarren borondatearekiko errespetu falta da, askatasunez erabakitzeko eskubidearen ukapena. Horra bada bandera, egoeraren ikur, jarri duenak berak jarri nahi ez duen ohial. Haizeak ironiez darabil.

Donostian, 2010eko otsailaren 27an  
 
Gipuzko Buru Batzarra Tel.: 943 11 88 88 www.gipuzko.com