EAJ-PNV Gipuzkoa
castellano gomendatu gehitu faboritoetan alderdikidetu linkak intranet
NOR GARA NON GAUDEN UDALERRIAK AZKENAK
 
Udalerriak
Gipuzkoako mapa
AZKENAK
AUKERAK
 
BOLETINAK
Harpidetu zaitez:



 
 
2010-05-14
MARKEL OLANO, EAJ-REN GIPUZKOAKO AHALDUN NAGUSIGAI IZENDATUA


Markel Olano se compromete con Gipuzkoa
 Irudi Bilduma
 Markel Olano hautagai aukeratu osteko hitzaldi osoa

Abertzaleen indarrak bildu beharra dago hurrengo hauteskundeetan PP eta PSOEren Estatu estrategia bateratuari erantzuteko. Sozialisten eta popularren frenteari aurre egiten EAJk izan behar du gidari. Dei hori egin du Markel Olanok Gipuzkoako Diputatu Nagusigai izendatu dutenean. Bere aburuz, abertzaletasunaren baitako zatiketak honen ahultzea besterik ez du ekartzen. Indarrak bildu eta sozialisten eta popularren Estatu estrategiari erantzuteko ardura bere-berea du EAJk gainerako alderdi abertzaleekin elkarlanean, indarkeriaren aurkako oinarri etiko bat adosturik, erantsi du Markel Olanok.

Euskadiren naziotasuna defenditzeaz gainera, oraingo krisi ekonomikoan nola jokatu ere adierazi du EAJren Gipuzkoako Batzarraren aurrean: zori larrian aurkitzen den Gipuzkoako industriari laguntzen jarraituz, lurraldearen aberastasuna industriaren baitan dagoela jakinik, eta zailtasunean elkartasuna bultzatuz. Halaber, oraingo nahasmenean, kudeaketa eraginkor eta zorrotzaren alde egin du Diputatu Nagusiak eta hautagai jeltzale izendatu berriak, Zapateroren gobernuaren noraeza eta kudeaketa kaotikoa baztertuz. 

Azkenik, herritarrak politika-arlora gerturatzea da Markel Olanok Gipuzkoako Diputatu Nagusi gisa bultzatutako hirugarren ildo nagusia eta aurrerantzean ere hala izango dela agindu du. Herritarren hurbilketa da kultura politiko berriaren zigilua eta ezaugarria. Herritarrak politikatik urrutiratuta ibiltzea, izan ere, ez da ezkontzen demokraziarekin, ezta ere bizikidetzarekin, erantsi du hautagai jeltzaleak. 

Gipuzkoako EAJren Erki Batzarrak txalo batean hartu zuen aurreko ostiral arratsean, maiatzak 14, Markel Olano Arreseren izendapena. Herriz herriko ordezkari jeltzaleen baiezko betea, aho batekoa, jaso zuen honek, datorren urteko maiatzean ere bera izan dadin EAJren Gipuzkoako Ahaldun Nagusigaia. Esker onez erantzun zuen Olanok EAJk beregan jarritako konfiantzagatik eta orain arte bezala, hemendik aurrera ere jarrera bat izango duela bere politikagintzaren muinean: herriarekiko konpromisoa. 
 
Gipuzko Buru Batzarra Tel.: 943 11 88 88 www.gipuzko.com