EAJ-PNV Gipuzkoa
castellano gomendatu gehitu faboritoetan alderdikidetu linkak intranet
NOR GARA NON GAUDEN UDALERRIAK AZKENAK
 
Udalerriak
Gipuzkoako mapa
AZKENAK
AUKERAK
 
BOLETINAK
Harpidetu zaitez:



 
 
2010-06-01
EAJ-PNVK BIZIKIDETZARAKO ETA TERRORISMOAREN DESLEGITIMAZIORAKO AGIRIAREN AURREAN MANTENTZEN DUEN JARRERA


 

-Oraingo agiriak hasiera batean Lopez Gobernuarengandik jaso genuen hasierako proposamenarekin zerikusirik ez izatea lortu dugu.

-Aurrera pausu handiak eman dira, batez ere hezkuntza esparruan eta Euskadiko Eskola Kontseiluak egindako eskariekin bat etorriz.

Horrela ba:

-Aurreko Gobernuak abian jarritako  Bakerako Hezkuntza Egitasmoaren balioa aitortu da,

-Edonolako dotrinatze konstituzionala ezabatu da ,

-Eta, onartu egin da hezkuntza erkidegoaren adostasuna ezinbestekoa dela ikastetxeen autonomia Egitasmo hau garatzeko orduan; era berean onartzen da ikasleria hezkuntza egitasmoaren erdigunean dagoela. Hezkuntza proiektua ez da biktimen testigantzaren zerbitzura jartzen, baizik eta testigantzak dira hezkuntza proiektuari sendotasuna ematen diotenak. 

-Atera den agiria, oraindik da partziala eta hobetu daitekeena. Ez da, EAJ-PNVk onartuko zuena, Gobernu ardurak izan balitu.

-bizikidetza demokratikoaren eta bortxakeriaren deslegitimazioaren ikuspuntuak  giza eskubideen urratzeen izaera integral eta alde anizdunaren desitxuratzea eragin du.

-Abiapuntu harturik, biktimak giza eskubideen urratzeak nozitu dituzten guztiak direla, bortxakeriak eragindako biktimak aitortzea eta kalteak ordaintzeko bidean aurrera egiteko aukera galtzen da . Honetan ere sartzen ditugu motibazio politikoa duen bortxakeriak eragindako biktimak , hauek ez baitira agiri honetan islatu .

-EAJ/PNVren aburuz, edonolako biktimaren testigantza barnean hartuko duen hezkuntza proiektuak, bizikidetza demokratiko BAKEGILE eta ADISKIDETZAILEA izan behar du. Helburu hau ez da agirian aurreikusi.

-Ez da onartu Planaren aplikazio eta ebaluazioan inplikatutako eragile estrategikoekiko prozesu parte hartzaileari hasiera emateko proposamena
 
Gipuzko Buru Batzarra Tel.: 943 11 88 88 www.gipuzko.com