EAJ-PNV Gipuzkoa
castellano gomendatu gehitu faboritoetan alderdikidetu linkak intranet
NOR GARA NON GAUDEN UDALERRIAK AZKENAK
 
Udalerriak
Gipuzkoako mapa
AZKENAK
AUKERAK
 
BOLETINAK
Harpidetu zaitez:



 
 
2010-06-02
ASIER ARANBARRI: “EUSKADI KRISIALDITIK ERA EZBERDINEAN ATERA NAHI DUEN HERRIALDE EZBERDINA DA”
 

EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak Lopez lehendakariari eskatu dio, Zapateroren ildoa jarrai ez dezan eta kudeaketa eredu ezberdina egin daitekeela sinets dezan.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearen neurriak eztabaidagai izan dira Gipuzkoako Batzar Nagusietan. EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Asier Aranbarriren esanetan, jeltzaleak neurri horien kontra daude; izan ere oso berandu iritsi dira, erreforma estrukturala ez dute kontuan hartzen eta krisia gehien pairatzen ari direnenganako eragina dute.

Ildo berean, Aranbarrik honakoa adierazi du: "Krisialdia autogobernuaren eta kontzertu ekonomikoaren defentsan oinarritutako politika ekonomikoekin gaindituko dugu; albaina Euskadi herrialde ezberdina da, eta krisialditik era ezberdinean atera nahi du.

Halaber, EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak ondorengoa azpimarratu du: "Zapaterok ez du sinesgarritasunik, eta Lopez bide beretik doa". Honenbestez, Asier Aranbarrik Eusko Jaurlaritzari eskatu dio, krisialdia gainditzeko ereduan sinets dezan, eta erakundeen arteko elkarlana susta dezan. Aranbarriren hitzetan, Lopezek hiru Ahaldun Nagusien eta EUDELen proposamenak aintzat hartzea nahi dute, jarraitu beharreko ereduaren irizpideak finka daitezen. Hauek, jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramailearen ustez, gastuaren murrizketan, krisiaren aurkako neurri zuzenetan - adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Krisiaren Kontrako Plana -, zerga politika egokian, eta enpresen lehiakortasunaren bultzadan oinarritu behar dira.

 
 
Gipuzko Buru Batzarra Tel.: 943 11 88 88 www.gipuzko.com