2010-03-23
EAJ-PNV pozik bidegorriko argiztapen lanak hasi baitira
Jeltzaleen Soraluzeko udal taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko departamentuari eskertu dio egin duen esfortzua.
Jadanik hasi dira Soraluze-Osintxu arteko bidegorriaren argiztapen lanak. Hori dela eta, Soraluzeko EAJ-PNVren udal taldea pozik dago. Izan ere, aurreko legealdian egin zen bidegorria trenbide zaharra zegoen tokian.Bidegorriak 2,25kilometroko luzera du eta soraluzetar askok erabiltzen dute, aisialdiko gune garrantzitsua bihurtu delarik.
EAJ-PNVko zinegotziak pozik dira argiztapen lanak hasi direlako; alabaina, argia jartzen dutenean gau partean ere erabili ahal izango da. Lan hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko departamentua ari da burutzen. Horrenbestez, Soraluzeko EAJ-PNVren udal taldeak Carlos Ormazabal diputatuaren taldea egiten ari den lana eskertu eta txalotu du, soraluzetarren aisialdirako gune garrantzitsuenetako bat egunez zein iluntzean era eroso batean erabili ahal izango dutelako.