GBB
castellano gomendatu gehitu faboritoetan alderdikidetu linkak intranet
BATZOKIA UDALETXEA MAPA BERRIAK AGENDA AGIRIAK IRITZIAK
SORALUZE
Ongi etorri Soraluzera
 
BESTE HERRI BATZUK

Aukeratu herria:

SORALUZE
AUKERAK
 
 
 
2010-04-13
EAJ-PNVk udal gobernuari eskatu dio, grafitiak ekiditeko neurriak har ditzan
Jeltzaleen ustez, geroz eta leku gehiagotan ikusi ahal dira horrelako margoak.
 Grafitiak

Grafitiak geroz eta nabariagoak dira Soraluzeko kaleetan. Ibai ertzean, etxebizitzetako fatxadetan, ikastetxeetan, edota herriko edozein paretetan ikus daitezke. EAJ-PNVren udal taldea kezkatuta dago azkeneko hilabeteetan geroz eta grafiti gehiago azaldu direlako.

Hori dela eta, jeltzaleen udal taldeak udal gobernuari eskatu dio margo hauek ekiditeko neurriak har ditzan. Izan ere, ez da bidezkoa herriko bazter guztiak grafitiz beteta ikustea. Martxoan izandako herrigintza batzordean egin zuen eskaria EAJ-PNVk, eta udalak hartuko dituen neurrien zain daude; alabaina, udalak herriaren eta herritarren babesa bermatu behar baitu.
 
Gipuzko Buru Batzarra Tel.: 943 11 88 88 www.gipuzko.com