2010-04-16
EAJ-PNV pozik Etxaburueta eta Plaza Zaharreko lanen hasiera dela eta
Jeltzaleek gogoratu dute, obra hauekin Izartu II egistasmoari amaiera ematen zaiola.
Aurreko abenduaren 28an egindako ez-ohiko bilkuran, alderdi politiko guztiek aho batez Etxaburueta eta Plaza Zaharrako urbanizazio lanak egitea adostu zuten. Tramite administratibo guztiak burutu eta gero iadanik obra horiek hasi dira.
EAJ-PNVren udal taldea pozik dago obra hauek hasi direlako, eta ondorengoa gogoratu dute: "Lan hauekin Izartu II egitasmoari amaiera emango zaio". Halaber, talde jeltzalearen esanetan, urbanizazio lan hauei esker etorkizunean Soraluzeko alde zaharra oinezkoentzat izango da.
Lehendabizi Plaza Zaharreko lanak burutuko dira; behin bukatutakoan Etxaburueta kalekoekin hasiko dira. Lan hauen kostua 357.000 eurokoa izango da, eta lau hilabeteetan eginda egotea espero da.