2010-05-06
EAJ-PNVk salatu du, alkateak oraindik ez duela 2010eko lan egutegia banatu.
Jeltzaleen esanetan, ez da bidezkoa urtea hasi eta udal-langileek lan egutegia zehaztua ez edukitzea.
2010eko maiatzan sartuta gauden honetan, Soraluzeko Udalako langileek ez dute oraindik lan egutegirik. Soraluzeko EAJ-PNVren udal taldeak alkateari gai honen inguruan galdetu egin zion, atzo burututako ohiko udal batzarrean. Jeltzaleen esanetan, bi urte jarraian urtea lan egutegirik gabe hasi da.
Ildo berean, EAJ-PNVko zinegotzien ustez, 2010eko lan egutegirik ez egotea alkatearen errua da; izan ere, alkatea pertsonaleko batzordearen lehendakaria da, eta berari dagokio egutegia prestatzea. Hori dela eta, jeltzaleek alkatearen axolagabekeria salatu dute, eta eskatu diote, datorren urte hasieran egutegia prest edukitzeko. Zinegotzi jeltzaleen aburuz, logikoena lan egutegia urtea hasi baino lehen edukitzea da.