GBB
castellano gomendatu gehitu faboritoetan alderdikidetu linkak intranet
BATZOKIA UDALETXEA MAPA BERRIAK AGENDA AGIRIAK IRITZIAK
SORALUZE
Ongi etorri Soraluzera
 
BESTE HERRI BATZUK

Aukeratu herria:

SORALUZE
AUKERAK
 
 
 
2010-05-24
EAJ-PNVk salatu du udal gobernuaren gardentasun falta Maisuen Etxeen gaineko mahai inguruari buruz.
Jeltzaleen udal taldearen esanetan, oso larria da udalarekin zerikusia ez duten pertsonek herriarenak diren etxe batzuei buruz eztabaidatu eta erabakiak hartzea.
 Maisuen etxeen gaineko mahai ingurua

Aurreko astean plaentxi.com webgunean argitaratutako berri batek alarmak piztuarazi zituen EAJ-PNVren udal taldearen kideengan. Bertan, udalarekin zerikusirik ez duten ezker abertzaleko hiru kideek Maisuen Etxeko okupekin mahai ingurua egin behar zutela esaten zen. Honek harridura eta kezka sortarazi du zinegotzi jeltzaleengan; izan ere oso larritzat jo dute udalarekin zerikusirik ez izatea eta herriarenak diren etxebizitza batzuei buruz eztabaidatu eta erabakia hartu izana.

Ildo beretik, EAJ-PNVren udal taldeak salatu du udal gobernuaren gardentasun falta gai honetan. Jeltzaleen esanetan, udal gobernuak oposizioko alderdiei ez zien ezer esan bilera honi buruz, eta gainera prentsaren bidez izan dute horren berri.

Honenbestez, hainbat galdera luzatu diete udal gobernuko kideei: "Zer legitimitate daukate ezker abertzaleko ordezkari hauek gai honen inguruan eztabaidatzeko eta erabakirik hartzeko? Non daude udal gobernuko kideak? Ez al dira hauek herria ordezkatu eta herritarren interesak babesten dituztenak? Nola daiteke oposizioko alderdiek ezer ez jakitea gai honetaz? Nola daiteke prentsaren bitartez jakitea zer gertatzen den etxebizitza hauekin? Non dago gobernu taldearen gardentasuna herriko gaien inguruan?".

Beraz, EAJ-PNVren zinegotziek azalpenak ematea espero dute, eta gaia onartezina dela adierazi dute.
 
Gipuzko Buru Batzarra Tel.: 943 11 88 88 www.gipuzko.com