2010-06-03
EAJ-PNVren iritziz, P.H.Iko arrapalak ezin du diru-laguntzen menpe egon.
Jeltzaleen udal taldeak udal gobernuari galdetu dio zer asmo dituen Plaentxiko Herri Ikastetxearen irisgarritasuna bermatzeko.
Plaentxi Herri Ikastetxera sartzeko arrapalaren inguruan galdetu dio EAJ-PNVk Soraluzeko udal gobernuari. Soraluzeko Alderdi jeltzalearen udal taldeak duela gutxi jakin zuen udalak ez zuela diru-laguntzarik jasoko arrapala egiteko. Hori dela eta, EAJ-PNVko zinegotziek 2010eko aurrekontuan, EAJ-PNVk hala eskatuta - 22.000 euroko partida eskatu zuten P.H.Iko irisgarritasuna bermatzeko -, arrapala egiteko onartu zen 5.450euroko zabaltze-partidarekin zer egin behar duen galdetu diote udal gobernuari.
Alkatearen erantzunak ez ditu zinegotzien nahiak asetu; izan ere arrapala egiteko diru-laguntzen zain geldituko da Udala. Honenbestez, EAJ-PNVren udal taldeak honakoa salatu du: "Agerian da diru-laguntzek baldintzatzen dutela arrapala egitea ala ez. Udal gobernua gauza batzuetarako diru-laguntzen menpe dago, baina benetan interesatzen zaizkion ekintzak antolatzeko edonon bilatzen du dirua".
Halaber, EAJ-PNVko zinegotzien esanetan, udal gobernuak adierazi du urte bukaeran berriz ere diru-laguntza eskatuko dutela arrapala egiteko. Hori dela eta, urte amaiera arte itxaron beharko da arrapala egiten den edo ez jakiteko.