GBB
castellano gomendatu gehitu faboritoetan alderdikidetu linkak intranet
BATZOKIA UDALETXEA MAPA BERRIAK AGENDA AGIRIAK IRITZIAK
SORALUZE
Ongi etorri Soraluzera
 
BESTE HERRI BATZUK

Aukeratu herria:

SORALUZE
AUKERAK
 
 
 
2010-06-14
EAJ-PNVk udal gobernuari diru laguntzak eskatzeko ildoen proposamena egin dio.
Jeltzaleek udal gobernuari Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako tokiko diru laguntzen dekretuaren arabera diru-laguntzak eskatzeko ildoen proposamena egin dio.
 Dirulaguntza eskaera

Maiatzaren 12an, Euskal herriko aldizkarian 125/2010 dekretua argitaratu zen. Bertan, tokiko zenbait programa eta jarduera egiteko diru laguntzen deialdia egiten da eta Euskal Autonomi erkidegoko udalerrien eta autonomia erkidegoko administrazio Orokorraren arteko lankidetza ekonomikoa arautzen da.

Guztira, 30 milioi euroko diru-lerroari buruz hitz egiten ari gara. Hori kontuan hartuta, Soraluzeko EAJ-PNVk ondorengo proposamena egin dio udal gobernuari, diru-laguntza eskaera egin dezan:

– Enpleguaren sustapena / - Inmigranteen gizarteratzea.
a) Udalerrian beharrezkoak diren jarduerak bultzatu beharra duten kolektiboetako pertsonak sartuz.
b) Beharra duten koletiboen gizarteratzea hobetzeko taldeak sortzeko proiektuak. (ikuspegiak hainbatekoak izan daitezke)
– Enplegurako formakuntza.
a) Lanik gabe daudenen gaitasunak hobetzeko proiektuak.
– Tokiko administrazioaren kudeaketa hobetu eta berritu.
a) Udal kudeaketaren profesionalizazioa sustatzeko proiektuak
b) Udalerriaren kapitalen sistema aztertzeko proiektuak (Monterrey teconologicoko Javier Carrillo metodoa) eta ildo nagusienak garatu.
c) Herritarren partehartzearen dinamikak sortzeko proiektuak, 2.0 ikuspuntuekin lagunduta (Webgunean espazioak sortu)
– Jarduera ekonomikoaren sustapena.
a) Udalerriko enpresa ertain eta txikiei berrikuntzan arloan babesteko proiektuak, eta dibertsifikazio zein definitzeko prozesuak eta produktu/zerbitzu berriak garatu.
b) Udalerriko enpresen arteko elkarlana sustatzeko proiektuak, foro berezien bitartez produktuak, zerbitzuak gaitasunak edo lehiakortasuna areagotzeko konpetentziak elkarren osagarri izateko, eta enplegu maila igo zein mantentzeko.
 
Gipuzko Buru Batzarra Tel.: 943 11 88 88 www.gipuzko.com