2010-07-06
EAJ-PNVk salatu du udal gobernuak soraluzetarrak estazioko parkerik gabe utziko dituela
Estazioko etxebizitzen proiektuaren arabera biribilgune bat jarriko dute parke erdian.
Soraluzeko EAJ-PNVren udal taldea haserre dago, udal gobernuak hainbat soraluzetarrek erabiltzen duten estazioko pakea murriztu egingo duelako. Zinegotzi jeltzaleek salatu dute, estazioko etxebizitzen proiektuaren arabera, birbilgune batek parkea egun duen zabaleraren erdian geldituko dela. Honenbestez, udal gobernuak soraluzetarrak estazioko parkerik gabe utziko dituela adierazi dute.
Ildo beretik, EAJ-PNVren udal taldeak esan duenez, gaia ez da berria; izan ere, 2009.urtean proiektuari zuzenketak aurkeztu zizkioten. Horien artean, biribilguneari irtenbidea ematea eskatzen zuten jeltzaleek, parkea ez murrizteko. EAJ-PNVko zinegotzien ustez, ezaguna da Soraluzen ez dagoela parke publiko askorik, beraz, ez du zentzurik hainbat herritarrek erabiltzen duten parkea murriztea.
Hori dela eta, Soraluzeko EAJ-PNVren udal taldeak ondorengoa salatu du: "Non daude orain ezker abertzalearen aldarrikapenak hormigoiaren politikaren aurka? Ez al zen posible beste irtenbide bat ematea biribilguneari, pakea izorratu gabe?".