2010-03-05
URNIETAKO EAJ-PNV BOSTGARREN EDUKI-ONTZIAREN ALDE
Jeltzaleen udal taldeko bozeramaile Maribel Vaqueroren esanetan, atez ateko sistema atzerapausoa da, batez ere herriaren garbitasunari eta higieneari dagokionean; beraz, bizi kalitatea okerragoa da.
Zabor bilketaren eztabaida Urnietara iritsi da. Alkatearen asmoa atez ateko bilketa ezartzea da; horregatik, EAJ-PNVk ados ez dagoela adierazi du, izan ere ezin baita erradikalismoan erori herria 30 urte atzeratzeko.
EAJ-PNVren udal taldeak prentsaurrekoa eman du. Bertan, Maribel Vaquero bozeramaileak, taldeak aurkeztu duen mozioa aurkeztu du, non aurten bostgarren kontenedorea jartzeko eskatu duten. Ildo beretik, Vaquerok honakoa azpimarratu du: “Bilketa selektiboaren, birziklapenaren eta konpostajearen bultzada bostgarren kontenedorea jartzen lortuko da; alabaina herritarrek errazago birziklatuko dute”.
Ildo berean, zinegotzi jeltzalearen esanetan, Usurbilgo datuak sinesgaitzak dira. Beraz, EAJ-PNVren udal taldeko bozeramaileak ondorengoa nabarmendu du: “atez ate egindako bilketa selektiboaren kantitateak ez dira sistema arruntarekin lortutakoak baino handiagoak; aldiz gertatu dena, zaborraren %40a desagertu dela, jendeak Lasarte, Zubieta, Urbil edota Donostiara eraman duelako, Zaborraren turismoaren bitartez. Ez dugu nahi Urnietako bizilagunek ondoan dituzten herrietan zaborra uztearen beharrean aurkitzea nahi”.
Halaber, Maribel Vaquerok argi utzi du, Urnietako EAJ-PNV bostgarren eduki-ontziaren alde dagoela bilketa selektiboa eta birtziklapena bultzatzeko; hau da, orain arte dauden lau eduki-ontziei bostgarren bat gehitzea materia organikoa biltzeko. Honenbestez, Vaquerok Gipuzkoako hainbat herrietan aurrera eraman den esperientzia pilotoa aipatu du, arrakasta handia izan duela esanez, bilketa ratioek hala esaten dutelako. Hori dela eta, zinegotzi jeltzaleak segidakoa adierazi du: “San Markoseko Mankomunitateari dei egin diogu Foru Aldundiari eska diezaion, aurten Urnietan materia organikoa biltzeko hainbat eduki-ontzi jarri ditzan, programa piloto baten barnean”.
Azkenik, Urnietako udaleko EAJ-PNVren udal taldeko bozeramaileak nabarmendu du, ez duela nahi herriko kaleak zabor poltsaz beterik ikusi nahi, ez eta herritarrak zaborraren esklabu bihurtzea, ezta euren intimitatea agerian uztea; herritarrei birziklatzea erosoago egingo dien sistema nahi dugu.