EAJ-PNV Gipuzkoa
castellano gomendatu gehitu faboritoetan alderdikidetu linkak intranet
NOR GARA NON GAUDE UDALERRIAK AZKENAK
 
Udalerriak
Gipuzkoako mapa
NON GAUDE
Gipuzko Buru Batzarra
Batzar Nagusiak
Foru Aldundia
 
Euskadi Buru Batzarra
Eusko Jaurlaritza
Eusko Legebiltzarra
Nafarroako Legebiltzarra
 
Madrileko Kongresua
Madrileko Senatua
Europar Parlamentua
 
AUKERAK
 
BOLETINAK
Harpidetu zaitez:



 
Atzerrian
 
Madrileko Kongresua
1. Pedro Azpiazu Uriarte


- Bilbon jaioa 1957ko apirilaren 28an.
- 7.legealdian diputatu.
- Ezkondua da eta seme baten aita.
- Ekonomia zientzietan lizentziatua. Eusko Jaurlaritzako funtzionario. Ekonomia eta Plangintzarako zuzendari nagusia (Eusko Jaurlaritza). Finantza eta Aurrekontuen Zuzendari Nagusia (Bizkaiko Foru Aldundia).
 
 
 
2. José Ramón Beloki Guerra


Legazpin jaio bazen ere duela 60 urte, Donostian bizi da bere emazte eta bi alabekin. 1992 urtean Euzko Alderdi Jeltzalearen kide egin zen.

Filosofia eta Enpresa Zientzia ikasketak bereak ditu.

Euskara, Gaztelaniaz zein frantsesaz gain, ingelesez aritzeko ere gai da.

Kazetaritzan lan egina -prentsan, irratian eta telebistan- Eusko Jaurlaritzako prentsa arduraduna izan zen. Bere jarduera politikoa Gipuzkoako erakundeekin estuki lotuta dago. Legealdi bitan (1991- 1999) Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren Kabinete buru izan zen. Ondoren Ekonomia eta Turismo Diputatu (1999-2003) izendatu zuten, eta 2003an, Lurralde Antolaketa Diputatu, orduko legealdi hura bukatu ez bazuen ere. Madrila joana zen 2004an, Kongresurako EAJ-PNVren ordezkari hautatu baitzuten gipuzkoarrek.. Eta bertan, besteak beste, EAJ euskal taldearen bozeramaile ordezkotza bete du; Industria, Merkatalgo eta Turismo batzordean presidente orde eta bozeramaile; azpiegitura gaietan bozeramaile; RTVEko bozeramaile...

Zaletasunen artean, idaztea du maite; www.gipuzko.com web orrian astero-astero idazten du Madrilen gertatu denaren berri emateko,“Madrildik datorren” txokotik.
 
 
 
3. Josu Erkoreka Gervasio


- Bermeon jaio zen 1960ko uztailaren 3an.
- 7.legealdian diputatu.
- Ezkondua da eta seme-alaba biren aita.
- Zuzenbidean doktore.
- Funtzionario. Euskal Autonomiako Administraritzaren letratu (zerbitzu bereziak). Deustuko unibertsitatean Administraritza Zuzenbidea du irakatsi. Euskal Administraritza Publikoaren Institutuaren zuzendari.
 
 
 
4. Aitor Esteban Bravo


- Bilbon jaio zen 1962ko ekainaren 21ean.
- Ezkondua da eta seme-alaba biren aita.
- Zuzenbidean doktore. Deustuko Unibertsitatean Konstituziozko Zuzenbidea du irakatsi. Bizkaiko Foru Aldundiaren Lehendakaritzako idazkari eta Foru gobernuaren bozeramale (1994-1995).
- Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidente (1995-2003).
 
 
 
5. Emilio Olabarria Muñoz


- Lodion (Araba) jaio zen 1954ko apirilaren 2an.
- 3, 4, 5 eta 6. legealdietako diputatu.
- Ezkondua da eta hiru seme-alaben aita.
- Zuzenbidean lizentziatua. Abokatua. Euskal legebiltzarkidea. Unibertsitatean irakasle.
 
 
 
6. Joseba Agirretxea Urresti


Orain 41 urte Ondarroan jaioa. Donostiar batekin ezkonduta, bi alaben aita da.

Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia ikasi zuen, eta bere gaztaroan Euskara eta Euskal Literatura irakasle izana da. Euskara eta gazteleraz gain, Frantsesez moldatzen da.

Bera lanbidea komunikazio munduari estuki lotuta egon da; irrati eta telebista munduan 12 urtez aritu baita. Zenbait erakunde publikoetako komunikazio aholkulari izana da, baita enpresa pribatukoetan ere. Egun Lehendakaritzako aholkulari da, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Orokorrean.

Gazte-gaztetatik politikan ibilia da, EAJko kide egin zen 1983an, 17 urte besterik ez zituela. Bizkaiko EGIko Erki Batzordeko kide; baita Ondarroan -bere herrian- zinegotzi ere, 1987 – 1990 legealdian. Donostiara bizitzera etorrita Antiguako Uri Buru Batzarreko presidente egin zuten. Eta 2004 eta 2007 urte bitartean EAJ-PNVren Aberri Batzarreko Gipuzkoako ordezkarien bozeramaile izan da.

Gaztetan futbolari izandakoa; literatura, zinema eta bidaien onesle. Nazioarteko politikagintza interesgarri zaio, batez ere Europarekin zerikusia duena. Azken hau, bere lana medio, ederki ezagutu ahal izan duena.
 
 
Gipuzko Buru Batzarra Tel.: 943 11 88 88 www.gipuzko.com