EAJ-PNV Gipuzkoa
castellano gomendatu gehitu faboritoetan alderdikidetu linkak intranet
NOR GARA NON GAUDEN UDALERRIAK AZKENAK
 
Udalerriak
Gipuzkoako mapa
NOR GARA
Oinarri orokorrak
Txostenak
Agiriak
 
AUKERAK
 
BOLETINAK
Harpidetu zaitez:



 
Ideologia
 
Aberriaren aldeko agiriak
 

Euskal Herriko seme-alabok: gizakiaren lehenaztarnak agertzen diren baino lehenagotik Europako bide-gurutze honetan bizi eta lan egiten duen herri honetako seme-alaba garenok, gaur, XXI, mendearen atari honetan, hauxe adierazten dugu, askatasunez eta irmotasunez:

  • 1.-Euzkadi da gure Aberria .
  • 2.- Sei lurraldeetako euskaldunok herri bakarra osatzen dugu, jatorriz eta borondatez. Bere buruaren jabe den herria da gurea eta ez dugu beste soberaniarik ez aitortzen, ez onartzen.
  • 3.- Euskara da gure herriaren hizkuntza. Euskara berreskuratzea eta hedatzea baino aurreragoko lanik ez da gutako inorentzat.
  • 4.- Askatasuna eta justizia dira gure elkarbizitzaren oinarri. Ez dugu inoiz inoren larderiarik edo morroi izaterik onartuko, gure aurre-koek inoiz onartu ez zuten bezala.
  • 5.-Inor ez da inor baino gehiago eta begirunea zor diogu elkarri bakoitzaren ideia, erabaki eta ekintzetan. Onartzen dugun diskriminazio bakarra jaiotzaz edo-ta eratorriz baliogutxituen aldekoa da. Gure gizartearen giza-neurria gure arteko ahulenek edo gaitasun gutxien dutenek jasotzen duten begiruneak erakusten du, batez ere.
  • 6.- Herri bat ez da beste bat baino gehiago. Arrazakeriaren aurka gaude. Herri bat beste batek zapaltzearen aurka. Gure herriak edo edozein herrik du bere borondate, izakera eta balioen arabera izan eta bizitzeko eskubidea.
  • 7.- Ezerk ez du guretzat indarkeriaren erabilera zuritzen. Armen indarrez gure herri erasotzen duenarengandik defenditzeko beharrak bakarrik.
  • 8.- Gure ingurune, gure herri, gure mendi, gure soro, belardi, ibai, baso edo kaleak berreskuratu eta zaintzea ere lehentasunezkoa da guretzat.
  • 9.- Senidetzat hartzen dugu gure herriaren etorkizuna gurekin batera egin eta bizi nahi duen guztia, nonnahitik etorria delarik ere.

ZIN EGITEN DUGU, zintzo eta lehial eutsiko diogula euskal Herriaren bizi-nahiari, Aberriaren interesen gainetik norberarenak inoiz jarri gabe. Batu ere, arriskuan sentitzen den Aberri bereko kide izateak batu izan baikaitu eta batzen gaitu orain ere gu guztiok; ikasiak edo ez ikasiak; profesionalak edo industriako, nekazaritzako eta itsasoko langileak; dendariak, funtzionariak edo ertzainak; gizonak eta emakumeak; zaharrak eta gazteak.

Heziketan, erlijioan, ideologian, bizimodu mailan, gizarteko graduetan gure artean egon daitezken aideak alde, ba da zerbait guztiok batzen gaituena, euskaldun garenez; gure herria eta gure hizkuntza gordetzeko eta indartzeko dugun grina eta gogoa; halako aldeketa historikoak ematen ari diren momentu honetan herri hau arnasberritu nahia.

Hau da gure zina. Ongi ohartuak gaude hori betetzea zenbat odol-isurtze, atzerriratze eta espetxe kosta zitzaien gure aurrekoi. Hitza ematen dugu guk ere berdin beteo dugula, gutako bakoitzaren miseriak eta denboraren gorabeherak gaindituz.

 
 
 
Gipuzko Buru Batzarra Tel.: 943 11 88 88 www.gipuzko.com