EAJ-PNV Gipuzkoa
castellano gomendatu gehitu faboritoetan alderdikidetu linkak intranet
NOR GARA NON GAUDEN UDALERRIAK AZKENAK
 
Udalerriak
Gipuzkoako mapa
NON GAUDEN
Gipuzko Buru Batzarra
Batzar Nagusiak
Foru Aldundia
 
Euskadi Buru Batzarra
Eusko Jaurlaritza
Eusko Legebiltzarra
Nafarroako Legebiltzarra
 
Madrileko Kongresua
Madrileko Senatua
Europar Parlamentua
 
AUKERAK
 
BOLETINAK
Harpidetu zaitez:



 
Gipuzkoan
 
Foru Aldundia
Markel Olano Arrese
Diputatu Nagusia

Markel Olano Arresek, 41 urte ditu, 1965ean jaio zen Beasainen eta bertan bizi da. Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofian lizentziatua da eta bere ibilbidea doktorego ikasketak eginez burutu zuen. Egun bere Doktoretza Tesia idazten ari da.

Markel Olanok gazte-gaztetatik Eusko Alderdi Jeltzalean dihardu; 15 urterekin EGIko kide egin zen eta 18 urte bete zituenean EAJ-PNVn afiliatu zen.

Urte guzti hauetan bere konpromiso politikoa, soziala eta kulturala izan ditu ezaugarri. Alderdi barruan ardurazko kargu ezberdinak bete ditu. Lau urtez Gipuzko Buru Batzarreko kide izan zen. Bere ardurak Euskara, Hezkuntza eta Kultura izan ziren. Garai hartan Lizarra-Garazi Adierazpenaren Batzorde Iraunkorrean EAJ-PNVren ordezkaria izan zen.

2000. urtean Xabier Arzalluz buru zuen Euzkadi Buru Batzarrerako (Alderdiaren Exekutiba Nagusia) aukeratua izan zen. Gazteria, Euskara, Kultura eta Kirola, hala nola Komunikazio eta Informaziorako Teknologia Berrien arloko ardurak hartu zituen bere gain.

Gaur egun, gazteria ez ezik, aipatutako gai guztiez gain, Hezkuntza eta Unibertsitate alorreko arduraduna da.

Markel Olano irakurle amorratua da eta mendia eta argazkilaritza ditu gogoko. Internet, eta oro har komunikazio eta informaziorako teknologia berrien zale porrokatua da.
 
 
 
Eneko  Goya Laso
Bide azpiegituretako Diputatua:(EAJ-PNV)

.Euskera, Gaztelera eta Ingelesa
.1996tik GBBko kidea eta 2005etik Eusko Legebiltzarkidea Gipuzkoatik
.Zuzenbidean lizentziaduna eta Europako zuzenbidean diplomaduna.
.Ezkondua eta alaba baten aita. 

Orain 35 urte Donostian jaioa bada ere, azken urteak Donostiatik kanpo egin ditu. Lehenengo Zarautzen eta orain Aian. Bere hitzetan: "Aiarren baimenarekin, orain donostiarra izateaz gain zertxobait Aiarra ere banaizelakoan nago".

Politikarekiko zaletasuna familiatik badatorkio ere, Unibertsitatean Ikasle sindikatu baten bitartez hartu zituen bere lehen konpromisoak. Gerora, Gipuzkoako EGIn, arduradun gisa. Gipuzko Buru Batzarraren barnean, hasieran idazkaritza lanetan jardun zen eta gaur egun Udal arloa da, gazteri arloarekin batera bere ardura nagusia.
Politikarako duen zaletasuna ez da Euskal Herrira murrizten, nazioarteko politika oso gustokoa du, ekialde hurbilean gertatzen direnei arreta berezia eskainiz. Bertan izandakoa eta gatazka hau landu duten zenbait mintegien partaide.

Lanbidea duen politikaz gain, musika eta irakurketa ditu zaletasunik nagusienak. Musikarako gaur egungo aukeratzen du. Irakurketan, aldiz, aintzinako historiari buruzko irakurgaiak ditu gogokoen.

 
 
 
Edurne  Egaña Manterola
Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko Diputatua: (EAJ-PNV)

.Euskera, Gaztelera, Ingelesa eta Frantsesa
.Ekonomia Zientzietan Lizentziatua eta MBAn Masterra
.2003tik Administrazio Publiko eta Ogasun Saileko Aurrekontu Zuzendaria eta 2001 eta 2003 bitartean Eusko Legebiltzarkidea Gipuzkoatik
.Ezkongabea

Zumaiar peto petoa dela esan genezake, bertan jaio eta hantxe bizi da. Politikarako zaletasuna txiki-txikitatik datorkio, biziki bizi izan bai da abertzaletasuna bere familian. Zumaiako EAJ Uri Buru Batzarreko idazkaria da, urte askotan bertako kide izan delarik.

Denbora librean kirola egitea, batez ere aerobik-a zeinen zale amorratua den, eta paseatzea gustatzen zaio, batez ere bere bihotzeko Itzurun hondartzako itsas ertzean eta txikitatik esanahi berezia duten Algorri eta San Telmo inguruetan, non sarritan topatu daitekeen eguzkiaren printzetaz gozatu eta irakurtzen.Historia eta bidaiatzea, batez ere zibilizazio zaharren bideak jarraituz, ere gustuko ditu, baita moda, zinema eta antzerkia ere.
 
 
 
Rafa Uribarren Axpe
Landa ingurunearen garapeneko Diputatua: (EAJ-PNV)

.54 urte. Anoeta
.Euskera, Castellano y Francés
.GBBko kidea izan da
.Landa eremuko garapenerako diputatua eta Arrasateko zinegotzia
.Albaitaria

Ama baserritarra izateak eta aitaren mendi zaletasunak markatu dute Rafaren biziaren ibilbidea. Nekazal mundua gertutik bizi du, eta bizipen horrek albaitaritza ikastera bultzatu zuen. Natura miresten du, eta bertan gozatzea du gogoko. Honekin arduraturik Ingurumen Kudeaketaren Masterra egin zuen.
Naturzale batek kirola gustokoa izatearen "naturaltasunaz" kirolzalea dugu Rafa. Errugbia, Mendia, Ziklismoa,... bere hitzetan "kirolak bizi filosofi bat erakutsi dit, balore batzuk landuz: taldelana, sakrifizioa, ausardiaren eta zuhurtasunaren arteko oreka bilatzea..."

Bere bizitza profesionaletik gehien estimatzen duena baserritarrekin egindako lana da. Bizitza gogorra dedikazioaren aldetik, baina benetan aberasgarria. Eta esperientzia hauek legebiltzarrera eraman ditu. Azkenengo urteetan legebiltzarkide lehenengo eta Diputatu bezala ondoren egindako lana batez ere lehenengo sektorean izan da.

Lana alde batera utzita, bere bizitza gehien betetzen duena bere familia da: Agus, Rafa eta Enara.
 
 
 
Maria Jesus Aranburu Orbegozo
Kultura eta Euskara Diputatua: (EAJ-PNV)

• Euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelera.
• Kulturako zinegotzia (1983-1987) Kulturako foru diputatua (1991-1995), Gizarte ekintzako zuzendari orokorra (1995-1999), Kulturako zuzendari orokorra (1999-2003).
• GBBren buru kidea (2004-2007)
• Aberri Batzarreko kidea (1987-1991)
• Irakasle eskolan diplomaduna
• Alarguna, bi seme alaben ama eta bi biloben amona.

Azpeitian jaio zen duela 59 urte eta bertan bizi da, nahiz urtean pare bat hilabetez Getarian bizi.

1991. urte arte irakaskuntzan lan egin du, Hondarribia, Legorreta, Azpeitia eta Azkoitiko ikastoletan, azken honetan zuzendaria ere izan delarik.

Zaletasunak: Goizeko lehen orduetan paseotxoak egitea gustatzen zaio, landareak zaintzea eta naturarekin harremanetan egotea, lana bukatutakoan pachwork egiteak erlaxatzen du. Irakurtzea eta musika entzutea ere gustatzen zaizkio, batez ere klasikoa entzuten duen arren bertsolaritza eta euskal musika ere atsegin ditu. Guzti hau, txoratuta daukaten bere bi bilobekin egotearekin batera.
 
 
 
Carlos Ormazabal Urbizu
Garapen Iraunkorrerako Diputatua: (EAJ-PNV)

*Euskara, castellano eta ingelesa
*1999tik  Zegamako udaletxeko zinegotzia 
* Enpresa zientzietan lizentziatua (ESTE)
*Ezkonduta eta alaba baten aita

Orain dela 43 urte Zegaman jaio zen, nahiz eta azken hamaika urte hauetan, famikiako arrazoiak direla medio, Zegama eta Gasteiz artean bizi izan den.Hala eta guztiz ere Zegamar peto petoa sentitzen da.

Bere unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, Ordiziako Goierri Lanbide Eskolan irakasle lanetan hasi eta Ikasketa Buru izan ondoren Goierri Fundazioko gerente aritu zen hamaika urtez, epealdi honetan Goierriko Ingenieritza Teknikoko kanpusa sortu eta burutu zelarik Mondragon Unibertsitatearen babespean. Azken bi urte huetan Aldundian aritu da lanean.

Zaletasunak: bere aisialdian egiten duen kirola senderismoa eta txirrindularitza dira. Bere pasioa 80.hamarkadako musikak eta irakurzaletasunak betetzen dute.
 
 
 
Arantxa Tapia Otaegi
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Diputatua: (EAJ-PNV)

.Euskara, Gaztelera eta Ingelesa
.Nafarroako Unibertsitatean Industria Ingeniaritzan Doktoradutza
.UPV/EHUko Sistema eta Automatika Ingeniaritza arloko katedraduna
.2006 urte arte "industria prozesuen kontrol automatikoa"ren ikerketan talde-buru
.2006tik aurrera Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan saileko sailburuordea
.Ezkondua eta bi alaben ama.

Orain dela 43 urte jaio zen Astigarragan baino duela 19 urte Zumaiara etorri zen bizitzera eta bertan oso eroso eta integratuta sentitzen da. Bere etxean gehiengoa Zumaiarra da (lautatik hiru) eta berari ere zerbait “pegatu” zaio.

Politikarako duen zaletasuna eta lotura bere aitarengandik datorkio nahiz eta bere unibertsitate garaian eta laneko lehen urteetan ez zuen aktiboki gehiegi parte hartu. Azken lau urte hauetan Zumaiako Uri Buru Batzarreko kide izan da.

Unibertsitate-Politikara oso lotuta egon da, oso ondo ezagutzen du eta gaitera, Goi Mailako Hezkuntzako Espazio Euraparra EHUko bere Zentruan sartzearen alde lan egin du urteetan zehar.

Bere afiziorik handiena irakurtzea da, baino ez dio ezetzik esaten itsas ertzean paso bat emateari edota inguruko mendietan ibiltzeari.
 
 
Gipuzko Buru Batzarra Tel.: 943 11 88 88 www.gipuzko.com