EAJ-PNV Gipuzkoa
castellano gomendatu gehitu faboritoetan alderdikidetu linkak intranet
NOR GARA NON GAUDEN UDALERRIAK AZKENAK
 
Udalerriak
Gipuzkoako mapa
NON GAUDEN
Gipuzko Buru Batzarra
Batzar Nagusiak
Foru Aldundia
 
Euskadi Buru Batzarra
Eusko Jaurlaritza
Eusko Legebiltzarra
Nafarroako Legebiltzarra
 
Madrileko Kongresua
Madrileko Senatua
Europar Parlamentua
 
AUKERAK
 
BOLETINAK
Harpidetu zaitez:



 
Euskal Herrian
 
Eusko Jaurlaritza
1. Juan José Ibarretxe Makuartu


- Laudion (Araban) jaio zen 1957ko martxoaren 15ean. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.
- Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Zientzietako lizentziaduna da.
- 1983tik 1987ra, Laudioko alkatea izan zen.
- 1983tik 1994ra, Batzar Nagusietako prokuradorea izan zen.
- 1986tik 1991ra, Arabako Batzar Nagusietako presidentea izan zen.
- Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kidea izan da, bai eta erakunde horretako Ekonomia Batzordeko presidentea ere.
- 1984tik, Eusko Legebiltzarreko kidea izan da.
- 1986tik 1994ra, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Aurrekontu Batzordeko presidentea izan zen.
- V. legegintzaldian, 1995etik 1998ra, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazioko sailburua izan zen.
- 1998ko abenduaren 29an, lehendakari aukeratu zuten lehen aldiz.
 
 
 
2. Idoia Zenarrutzabeitia Beldarrain


- Usansolon (Bizkaian) jaio zen 1959ko ekainaren 6an.
- Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna da, espezialitate juridiko-ekonomikoan.
- Soziologia Politikoko irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitatean.
- III. eta IV. legegintzaldietan, EAJ-PNVko legebiltzarkidea izan zen Eusko Legebiltzarrean.
- 1995etik 1998ra, Eusko Jaurlaritzako Administrazioa Eraberritzeko Koordinazioko idazkari nagusia izan zen.
- 1999ko urtarriletik, lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazioko sailburua da.
 
 
 
3. Javier Balza Aguilera


- Bilbon jaio zen. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
- Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna da.
- 1981eko urritik, Eusko Jaurlaritzako letratua izan da, eta, batez ere, prozedurak defendatu ditu Auzitegi Konstituzionalaren aurrean.
- Eusko Jaurlaritzan izan dituen karguak: Legegintza Garapeneko zuzendaria (1987ko maiatzean), Araubide Juridikoko zuzendaria (1988ko maiatzean) eta Araubide Juridikoko eta Garapen Autonomikoko sailburuordea (1991ko otsailean).
- 1995eko urtarrilaren 31tik, Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoko eta Garapen Autonomikoko idazkari nagusia izan da.
- 1999ko urtarriletik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua da.
 
 
 
4. Gabriel Maria Inclan Iribar


- Barakaldon (Bizkaian) jaio zen. Seme bat dauka.
- Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna eta doktorea da.
- Bizkaiko Osasun Zuzendaritzako Sailkako Eskolako Osasun diplomaduna da.
- Deustuko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko INSIDEko Ospitale Gerentziako graduatua da.
- Enpresen Zuzendaritzako graduatua eta PCPko eta Kudeaketa Kontroleko espezializatua da. Deustuko Unibertsitateko INSIDE.
- IESEko Gerentziako Kudeaketarako ikastaroa. Nafarroako Unibertsitatea.
- Gurutzetako Ospitaleko BAME prestakuntza egin ondoren, Barne Medikuntzako espezialista da. Izan ere, 10 urtean zehar espezialitate horretan jardun du Gurutzetako, San Eloy eta Galdakaoko ospitale publikoetan.
- 1986tik 1988ra, Galdakaoko Ospitaleko gerentea izan zen.
- 1991tik 1997ra, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari medikoa izan zen.
- 1997an, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaria izan zen.
- 1999an, Plangintza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zen.
- Euskadiko, Espainiako eta Europako Barne Medikuntzako sozietateetako, Espainiako eta Europako Arterosklerosis sozietateetako eta Bilboko Medikuntzako Zientzien Akademiako kidea da.
- 1989tik 1991ra, Bilboko Medikuntzako Zientzien Akademiako idazkari nagusia izan zen.
- 1994tik 1996ra, Espainiako Arterosklerosis Sozietateko batzordekidea izan zen.
- 1999ko apiriletik, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua da.
 
 
 
5. Miren Azkarate Villar


- Donostian jaio zen 1955eko azaroaren 27an. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.
- Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako lizentziaduna da.
- Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologiako doktorea da.
- 1978tik 1988ra, Euskal Filologia Fakultateko irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean, eta Morfosintaxiko zein Lexikologiako klaseak eman zituen.
- 1988tik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da. Euskal Filologiako katedraduna da.
- Morfologia eta sintaxia ikertu ditu, eta, horretarako, zenbait azterlanetan, biltzarretan eta argitalpenetan parte hartu du.
- 1992tik, euskaltzain osoa da. 1995etik 2000ra, tutoretzako aholkularia izan zen. Euskara Batuko eta Gramatikako batzordekidea da.
- 1996tik 1997ra, Euskarako errektoreordea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pello Salaburu errektorea zenean. 1997tik 2000ra, irakasleen errektoreordea izan zen.
- 2001eko uztailetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua da; eta 2004ko urtarriletik, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea.
 
 
 
6. Nuria López de Guereñu Ansola


- Eibarren (Gipuzkoan) jaio zen 1969ko irailaren 27an. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
- Telekomunikazioetako Goi Mailako Ingeniaritzako lizentziaduna da.
- Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
- 1998tik 2001era, VI. legegintzaldian, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen Gipuzkoatik.
- 2003ko uztailetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Saileko diputatua izan da.
- Lan-ibilbidea: ikerketa, Eibarko Tekniker Elkarte Teknologikoan; Osakidetzako zerbitzu nagusietako Informatika Saila; Mendaroko Ospitaleko Informatikako zerbitzuburua; ikerketa, Vicomtech Elkartean.
 
 
 
7. Gonzalo Saenz de Samaniego Berganzo


- Samaniegon (Araban) jaio zen. Ezkonduta dago.
- Enologoa da.
- Honako ikastaro berezi hauek egin ditu: landa-garapena, nekazaritzako produktuak merkaturatzeko prozesua, landa-inguruneko garapen turistiko iraunkorra eta nekazaritzako enpresen kudeaketa eta marketinga.
- 1990etik 1993ra, UAGAko Batzorde Betearazleko kidea izan zen.
- 1991tik 1999ra, Samaniegoko Udaleko alkate-presidentea izan zen.
- Arabako Errioxako eskualdeko zenbait elkartetan parte hartu du bete-betean:

    - Landa Garapenerako Elkartea.
    - Uzta-biltzaileen Elkartea.
    - Sustapen Elkartea.
    - UAGA.
    - Arabako Errioxako Koadrilako Kultura Batzordea.
    - Arabako Errioxako Koadrilako Nekazaritza Batzordea.

- Produktu enologikoak banatzeko eta saltzeko eta eurei buruzko aholkularitza eskaintzeko enpresa batean lan egin zuen Errioxan, Nafarroan, Aragoin eta Euskadin.
- Arabako Errioxako nekazari gazteentzako mahastizaintzari buruzko ikastaro trinkoetako koordinatzailea izan da.
- Arabako Errioxako upeltegi-ustiategi baten kudeaketa teknikoa, administratiboa eta komertziala garatu du.
- 2002ko urtarriletik, Nekazaritza eta Arrantza Saileko aholkularia izan da.
 
 
Gipuzko Buru Batzarra Tel.: 943 11 88 88 www.gipuzko.com