EAJ-PNV Gipuzkoa
castellano gomendatu gehitu faboritoetan alderdikidetu linkak intranet
NOR GARA NON GAUDEN UDALERRIAK AZKENAK
 
Udalerriak
Gipuzkoako mapa
NON GAUDEN
Gipuzko Buru Batzarra
Batzar Nagusiak
Foru Aldundia
 
Euskadi Buru Batzarra
Eusko Jaurlaritza
Eusko Legebiltzarra
Nafarroako Legebiltzarra
 
Madrileko Kongresua
Madrileko Senatua
Europar Parlamentua
 
AUKERAK
 
BOLETINAK
Harpidetu zaitez:



 
Gipuzkoa
 
Batzar Nagusietarako ordezkariak
 1. Markel Olano Arrese
(Beasain, 1965)

Markel Olano Arresek, 41 urte ditu, 1965ean jaio zen Beasainen eta bertan bizi da. Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofian lizentziatua da eta bere ibilbidea doktorego ikasketak eginez burutu zuen. Egun bere Doktoretza Tesia idazten ari da.

Markel Olanok gazte-gaztetatik Eusko Alderdi Jeltzalean dihardu; 15 urterekin EGIko kide egin zen eta 18 urte bete zituenean EAJ-PNVn afiliatu zen.

Urte guzti hauetan bere konpromiso politikoa, soziala eta kulturala izan ditu ezaugarri. Alderdi barruan ardurazko kargu ezberdinak bete ditu. Lau urtez Gipuzko Buru Batzarreko kide izan zen. Bere ardurak Euskara, Hezkuntza eta Kultura izan ziren. Garai hartan Lizarra-Garazi Adierazpenaren Batzorde Iraunkorrean EAJ-PNVren ordezkaria izan zen.

2000. urtean Xabier Arzalluz buru zuen Euzkadi Buru Batzarrerako (Alderdiaren Exekutiba Nagusia) aukeratua izan zen. Gazteria, Euskara, Kultura eta Kirola, hala nola Komunikazio eta Informaziorako Teknologia Berrien arloko ardurak hartu zituen bere gain.

Gaur egun, gazteria ez ezik, aipatutako gai guztiez gain, Hezkuntza eta Unibertsitate alorreko arduraduna da.

Markel Olano irakurle amorratua da eta mendia eta argazkilaritza ditu gogoko. Internet, eta oro har komunikazio eta informaziorako teknologia berrien zale porrokatua da.
 
 
 
 2. Jose Ignazio Otermin Garmendia
(Anoeta, 1954)

52 urteko Anoetarra, ezkonduta dago. Zuzenbidean lizentziatua eta auzitegietan prokuradore bezala egiten du lan. Azken legealdian Anoetako udaletxeko zinegotzia izan da.

 
 
 
 3. Arantza Aseginolaza Azkargorta
(Beasain, 1947)

59 urteko Beasaindarra. Irakasle-ikasketak ditu, gaur egun erretiratua dago. 1991tik Beasaingo udaletxeko zinegotzia da. Azkeneko legealdian Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea izan da.

 
 
 
 4. Itziar Agirre Berriotxoa
(Urretxu, 1975)

31 urteko Urretxuarra, ezkongabea. Zuzenbide ekonomikoan lizentziaduna, egun Abokatu-Aholkularia da. Azken legealdian Urretxuko udaletxeko zinegotzia izan da eta EAJ-PNV taldeko bozeramailea. Datorren legealdirako EAJ-PNVren hautagaia da Urretxuko alkatetzarako.

 
 
Gipuzko Buru Batzarra Tel.: 943 11 88 88 www.gipuzko.com