3. Lorea Leanizbarrutia Bizkarralegorra
Lore Leanizbarrutia Bizkarralegorra Aretxabaletan jaio zen 1956ko urriaren 4an . Ezkonduta dago eta bi semeren ama da.
Zuzenbidean Lizentziaduna, Masterra Nazioarteko Merkataritza Zuzenbidean masterra ere badu. Magisteritzan diplomaduna, historia eta geografia ikasketak ditu. Euskara irakaslea. Euskeraz eta gazteleraz ez ezik, frantsesez eta alemanez ere hitz egiteko gai da. Armeniako Nazioarteko Hizkuntza Akademiaren ohorezko kidea da (2002).
Bere langile-bizitza Oñatiko Txantxiku ikastolako andereño bezla hasi zuen (1975-1982). Ondoren Irungo Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria izan zen (1982-1999), baita enpresa batzordeko kidea ELA-STVrekin. Hortik Gipuzkoako Foru Aldundira iragan zuen, izan ere Euskararen Normalkuntzako Zuzendari Nagusia izendatu zuten 1999-2003 legealdian. 2003tik hona Foru Aldundiko aholkularia izan da.
Oiartzungo udaletxean EAJren bozeramaile izan zen 1991-1995 legealdian, eta 1999an Gipuzkoako Batzar Nagusietarako aukeratua izan zen Bidasoako mugabarrutik.
Ikasketak eta bere lana EAJean garatutako militantziarekin uztartu ditu.1977an afiliatu egin zen. 1978an Gipuzkoako EGIko batzordeko kide aukeratu zuten, Gipuzkoako Erki Batzarreko ahalduna izan da, baita Aberri Batzarreko ordezkaria ere. EBBko lehenengo euskara batzordeko kidea izan zen. Mitin eta formazio hitzaldietan hizlari moduan aritu da. Antzerki zuzendaria ere izan da. Egun EiTBko saioetan parte hartzen du. Abestea ere du gustuko eta zenbait abesbatzetako kide izan da.
|